15/04/2026
𝗠𝗫 𝗕𝗢𝗡𝗨𝗔 martxan dugu
Gaur hasiko da Markina-Xemeingo Udalak Hemen Be Bai merkatari elkartearekin elkarlanean tokiko kontsumoa sustatzeko abian jarritako ekimena.
Erantsitako kartelean ageri dira kanpainara atxikitu diren komertzioak.
Bonuaren formatua:
• Bonuaren balioa / Erabiltzeko behar den gutxieneko erosketa: 15 €.
• Bezeroak ordaintzen duena: 10 €.
• Udalaren dirulaguntza: 5 €
• Erosketa berean bonu bat baino gehiago erabili ahal izango dira, betiere bonuek kontsignatutako zenbateko osoa gainditzen edo berdintzen bada.
Bonuak eskuratzeko baldintzak:
• Kontsumitzaileek zuzenean eskuratu eta erabili ahal izango dituzte bonuak establezimenduan.
• 16 urtetik gorako edonork erosi ahal izango ditu bonuak.
• NAN/AIZ bakoitzeko gehienez 2 bonu erabili ahal izango dira kanpaina osoan.
• Erosteko unean, bezeroek NAN/AIZ aurkeztu beharko dute establezimenduan, NAN/AIZ horri dagozkion bonuak erabili ahal izateko.