02/05/2023
HAUXE DA DESPEDIDEA!
Bai lagunok, iritsi zait agur esateko momentua. Zortzi urteren ostean, Olgeta denda ixtera noa. Erabakia hartzea zaila izan bada ere, lasai nago. Lasai eta harro. Orain 10 urte, buruan nuen ametsa errealitate bihurtzeko g*i izan naizelako. Denda zabaldu, berau kudeatu, hainbat formazio diseinatu, proiektua eraldatu, garatu… denetik egin eta ikasi dut bidean; eta horrexegatik, pozik nago. Ez nago triste, nahiz eta batzuetan pena pixka bat sentitu. Baina, bihotzak geratzeko eskatu dit. Aurrera jarraitu nezakeen Olgetarekin? Bai. Baina, ez %100ean pozik: eta hori, oinarrizkoa izan da proiektu honetan. Momentu honetan, bihotzak beste zerbait eskatzen dit eta dendak ez nau asetzen. Jolasa, euskara eta hezkuntza g*iekin lotutako zereginen batean jarraituko dut bihotz eta buru, ez dut zalantzarik. Eta nork daki, agian, Olgeta hemendik denbora batera beste formatu batean itzuliko da. Edo ez!? Auskalo! Ez nuke agurtu nahi, bide honetan kide izan ditudan guztiak agurtu eta eskertu gabe. Nire helduleku izan zarete. Eta noski, egunerokoan, dendan aurrez-aurre nahiz pantailaren bestalde, bezero izan zaretenak. Zuek gabe, honek ez luke zentzurik izango. Bihotzez, eta seguraski barrutik negar malko txikiz, mila miloi esker denoi! Bidean eginen dugu topo berriro.
Laboak zioen gisan; Ez nau izutzen negu hurbilak, uda betezko beroan. Dakidalako irauten duela, orainak ere geroan…
Hau esanda, azken oharrak:
1.- Gaurtik aurrera, dendaren likidazioari ekingo diot (asko eskertuko dizuet, denda husten laguntzea). Material guztia %25 eta liburuak %15eko deskontuarekin izango duzue eskuragarri. Online ere bai, horretarako kode hau erabili beharko duzue: AGUROLGETA
2.- Ez utzi inoiz, herrian erosteari. Materiala saltzeaz g*in, saldu ezin dena ere eskaintzen baitute. Bihotzak badaki zertaz ari naizen.