03/05/2026
Zorionak ama! 🤍💫
Gaur erreflexio batekin nator 🫂
Ama izatea…
aunitzetan pentsatzen duguna baino askoz gehiago da.
Ez da bakarrik zaintzea, antolatzea, iristea…
zure barruan ematen den aldaketa sostengatzea ere bada.
Bat-batean, norbait daukazu esku artean.
Eta horrekin batera…
zure lehentasunak, erritmoa, pentsatzeko modua, iragana… dena mugitzen da.
Eta aunitzetan, konturatu gabe,
zure burua pixkanaka atzean geratzen hasten da.
Erritmoak eramaten zaitu,
egunak pasatzen dira…
eta zuk zeuk non zauden ere ez duzu beti argi.
Eta hortik hasten dira aunitzetan guztia astuntzen duten sintomak:
inflamazioa, hazitasuna, nekea, pisutasuna…
“ongi egiten ari naiz, baina ez naiz ongi sentitzen”
Eta ez…
ez da gaizki egiten ari zarelako.
lekua aldatu delako da.
Eta zuk ere berriro kokatu behar duzulako zeure burua.
Eta zure zaintza.
Neretzat, ama izan nintzenetik,
prozesu horrek bertze leku batera eraman ninduen.
Nere burua berriro ezagutzeko,
eta batez ere…
nola zaindu, modu erreal, errex eta sostengarri batean.
Ez perfektua.
Ez konplikatua.
zentzuduna eta sostengarria.
Hortik sortu zen gaur egiten dudan guztia 🤍💫
Eta horregatik prestatu dut doako tailer hau:
“3 pausu hanturari amaiera emateko”
Zure gorputza ulertzeko,
eta berriro zeure burura bueltatzeko, zentzuz.
Idatzi AMA
eta esteka bidaliko dizut.