Paperezkoak

Paperezkoak Irakurzaletasuna sustatzea helburu duen askotariko proposamenak adin-tarte guztientzat. Garoa liburu-dendako proiektu kulturala.

Hilabete honetako kutxak d**oeneko martxan daude, barruan hitzek isilean bidaiatzen duten bitartean zain zaituztela. Ira...
05/08/2026

Hilabete honetako kutxak d**oeneko martxan daude, barruan hitzek isilean bidaiatzen duten bitartean zain zaituztela.

Irakurketek leiho txiki bat zabaltzen dute mundura, atseden hartzeko eta arnasa hartzeko. Gozatu!!

Hilabetean behin mimoz aukeratutako euskarazko argitalpen bat. Erraza, malgua eta iraunkortasun-konpromisorik gabekoa.Ma...
13/07/2026

Hilabetean behin mimoz aukeratutako euskarazko argitalpen bat. Erraza, malgua eta iraunkortasun-konpromisorik gabekoa.
Manuel Rivas kontalari, poeta eta saiakeragilearen “Zer nahi nauk, Amore?” liburua izan da pasa berri den hilabetean harpidedunei bidali diegun liburua.

Euskeraz irakuri nahi duen ororentzat d**o zuzendua literatur harpidetza. Aspaldi irakurri ez eta berriz irakurri nahi duenarentzat edo gehiago eta hobeto irakurri nahi duenearentzat. Animatu eta Harpidetu

Zer da Udako Kultur Aisialdia?4-7 urte bitarteko haurrak kulturzaletzeko asmoz Garoak martxan jarri duen proiektu berria...
26/05/2026

Zer da Udako Kultur Aisialdia?

4-7 urte bitarteko haurrak kulturzaletzeko asmoz Garoak martxan jarri duen proiektu berria da Udako Kultur Aisialdia.
Uztailean aisialdi talde bat sortuko ditugu. Hamabost eguneko txandak antolatuko ditugu, eta haur
bakoitzak nahi adina txandetan eman ahal izango du izena. Udako Kultur Aisialdian haurrak harremanetan jarriko dira literatura, musika, literatura, antzerkia eta beste hainbat kultur diziplinarekin, beti ere horiek kalera bideratuz, eta herritarrekin hartuemanean jarriz. Azken batean, hartueman hori bera baita kultura, zentzurik zabalenean.

Zein gaitasun zehatz garatuko dituzte haurrek?

Aisialdi talde hauetan ez gara konformatzen haurrei kultur erreferentziak emate hutsarekin, haurrak beraiek jarri nahi ditugu kultura sortzen. Sormena sustatzea nahi dugu. Udaleku hauetan, haurrek hainbat gaitasun garatuko dituzte:

Musika sormena, txanda osoan zehar kantu bat konposatuz eta grabatuz.
Argazkigintza, txandaren amaieran argazki erakusketa bat antolatuz.
Eskulagintza, material birziklatuekin musika instrumentuak sortuz eta erabiliz.
Talde lana, taldean istorioak idatziz eta ondoren horiek antzeztuz.
Belaunaldiartekotasuna, lehengo jolas eta ohitura zaharrak berreskuratuz.
Irudimena, jolas berriak sortuz.
Marrazketa, muralak, serigrafiak eta bestelako irudiak eginez.

Zein helburu ditu Udako Kultur Aisialdiak?

Estretenimendu aktiboa
Esperimentazioa
Sormena bultzatzea
Kultura kalera ateratzea
Parte hartzea
Haurrak kulturzaletzea

Prezioa

1.hamabostaldia (uztailak 1-15) –> 150 €

2.hamabostaldia (uztailak 16-30) –> 150 €

Hilabete osoa –> 300 €

Izena emateko:

Interesa baduzu idatzi mezu bat zurekin harremanetan jarriko gara ahalik eta azkarren edo pasa zuzenean Garoa liburu-dendatik.

  Natalia landetxe koskor batean sortu eta hazi zen, basotik gertu. Etxea txiki geratu zitzaiola ohartu zenean, hirira j...
20/02/2026



Natalia landetxe koskor batean sortu eta hazi zen, basotik gertu. Etxea txiki geratu zitzaiola ohartu zenean, hirira joan zen, eta bertan bizimodu aberats eta bete-betea izan zuen. Baina denbora iragatearekin batera, hiria handitzen eta bera txikitzen joan ziren. Laurogeita hamar urte zituela, etxera itzultzeko ordua zela erabaki zuen. Han ustekabeko abentura berriak zeuzkan zain.

11/12/2025
11/11/2025

BADATOZ GABONAK!
Euskaraz 𝐢𝐫𝐚𝐤𝐮𝐫𝐳𝐚𝐥𝐞𝐭𝐚𝐬𝐮𝐧𝐚 modu atsegin eta dibertigarrian. Hilean behin etxeko txikienentzat:

📕 𝐀𝐥𝐛𝐮𝐦 𝐢𝐥𝐮𝐬𝐭𝐫𝐚𝐭𝐮𝐚, mimo handiz aukeratutako ipuin bat, azal gogorrekoa

📃 𝐈𝐫𝐚𝐤𝐮𝐫𝐤𝐞𝐭𝐚 𝐠𝐢𝐝𝐚, haur-literaturako adituek idatzitako argibide errazak.

🎨 𝐀𝐫𝐢𝐤𝐞𝐭𝐚/𝐞𝐬𝐤𝐮𝐥𝐚𝐧𝐚𝐤 irakurketa erakargarriagoa egin eta edukiak indatzeko.

🎧 𝐏𝐨𝐝𝐜𝐚𝐬𝐭𝐚 liburuenganako jakin-mina suspertzeko

🎁 𝐎𝐩𝐚𝐫𝐢𝐚 liburuaren hariari tiraka.

𝐇𝐀𝐑𝐏𝐈𝐃𝐄𝐓𝐔 👇harpidetzak.paperezkoak.eus

Dirección

Trinitate Kalea 7
Zarautz
20800

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Paperezkoak publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Empresa

Enviar un mensaje a Paperezkoak:

Atajos

Compartir

Categoría