27/07/2026
🌻🫶[ZER IRAKURRI UDA HUNTAN ?]🌻🫶
Hemen dituzue Laidaren gomendioak !
🥶« Akabo» Laura Mintegi
Lehen orrialdetik idazleak bikote baten harreman eta ezadostasunetan murgiltzen gaitu thriller bikain huntan. Ama hizkuntza norena da ? Hizkuntza unibertsal bat amesten ahal dea ? Hizkuntza eta identitate kontuengatik, bata bestearengandik urruntzen den bikote bati buruzko eleberria da. Sheena eta Manuren komunikatzeko zailtasunak, isiluneak, botere-jokoak, traizioak plazer haundirekin irakurri ditut.
⛺ « Zoo » Goiatz Labandibar
Udako giroan irakurtzeko liburua, eguzkitako betaurrekoak sudur puntan ! Kanpinga baten jende ezberdinen eguneroko biziaz ari gira ; ipuin laburrak, errexki irakurriak eta bakantzetara joaiteko emeia pizten digutenak !
🔥« Dena zulo bera zen » Eider Rodriguez
Ipuin bilduma hunen istorio bakoitzari fite lotu naiz. Idazleak, protagonista ezberdinen bizi tarteak partekarazten dizkigu errestasunekin. Hendaiatik, Donostia ala Bordalera, ezagunak zauzkigun ingurune eta bizipenak dira !
🏔 « Edurne »
Freskotasuna xekatzen duzue ? Liburu huntan atxemanen duzue !
Edurne Pasaban mendizale handiaren bizia segitzen dugu, munduko lehen emaztea izan baitzen 14 zortzimilakoak eskaladatzen, planetako mendirik gorenetan.
Elurra, komikiaren ardatz nagusi gisa hartuz, protagonistaren izena eta mendian bizi izana lotzen ditu obra hunek.